XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Argi eta garbi legoke gure begiradak, aldi bakoitzean, jakintzaren (hots, jakintza horren bilakaeraren) eta bere posibilitatearen baldintza historikoaren bitarteko atezubia gainditu beharko lukeela.
Hau eginke lukeen artean, jakintza berririk ez legoke.
Gainera, Foucaul-tek dioenez, ontzat eman beharko litzateke zera: garai (eta leku) jakin batetan emandako jakintza posibilitatearen baldintza historikoa barneratua ez litzatekeen bitartean, sakontzearren,
Kultura batean, dio Foucault-ek, eta jakineko une batean, episteme bat besterik ez dago sekula, jakintza guztien posibilitate baldintzak mugatzen dituena
Garai eta kultura mugatu batetako jakintza desberdin guztiak bustitzen dituen epistemearen oinarrizko presentzia determinatzailea argi eta garbi dago Foucault-entzat, eta guretzat ere halaxe dela esan behar omen dugu.
Horren froga azkenengo lau mendeetan Europa mendebaldean gertatu dena geure begiz ikustea aski omen dugu.
Halere, denbora luzez ez omen gara konturatu XVIII. mendetik XIX. mende bitarte horretan posibilitateen sistema masiboki aldatu dela, ez arrazoimenak aurrerakuntzarik egin duelako, dio Foucault-ek, baizik eta horrek gauzen izakeraz eta hedapenaz jakintzari eskeintzen dion orena ere, barren barrendik aldatua izan delako